Fitxategi-hautapenaren elkarrizketa-koadroa

Use the --file-selection option to create a file selection dialog. Zenity returns the selected files or directories to standard output. The default mode of the file selection dialog is open.

Fitxategi-hautapenaren elkarrizketa-koadroak aukera hauek onartzen ditu:

--filename=fitxategi-izena

Elkarrizketa-koadroa lehenengoz erakusten denean, fitxategi-hautapenaren elkarrizketa-koadroan hautatutako fitxategia edo direktorioa zehazten du.

--multiple

Fitxategi-hautapenaren elkarrizketa-koadroan era askotako fitxategi-izenak hautatzeko aukera ematen du.

--directory

Fitxategi-hautapenaren elkarrizketa-koadroan dauden direktorioak hautatzea soilik baimentzen du.

--save

Fitxategi-hautapenaren elkarrizketa-koadroa gorde moduan jartzen du.

--separator=bereizlea

Itzulitako fitxategi-izenen zerrenda zatitzeko erabiltzen den katea zehazten du.

Script-en adibide hauek erakusten dute nola sortu fitxategi-hautapenaren elkarrizketa-koadroa:

        #!/bin/sh

        FILE=`zenity --file-selection --title="Hautatu fitxategia"`

        case $? in
                 0)
                        echo "\"$FILE\" hautatua.";;
                 1)
                        echo "Ez da fitxategirik hautatu.";;
                -1)
                        echo "Ez da fitxategirik hautatu.";;
        esac
      

Figure 2Fitxategi-hautapenaren elkarrizketa-koadroaren adibidea