Glosarioa
Gogoan izan dadoaren ordena ez dela garrantzitsua.
Glosarioa
- 3 berdinak
Hiru dadok zenbaki bera dute. Puntuazioa dado guztien batura da. Adibidez: 1, 2, 2, 2, 5.
- 4 berdinak
Lau dadok zenbaki bera dute. Puntuazioa dado guztien batura da. Adibidez: 2, 5, 5, 5, 5. Kolorezko jokoan, puntuazioa hau da: 25 gehi dado guztien batura.
- 5 berdinak
Bost dado berdin-berdinak. Adibidez: 3, 3, 3, 3, 3. Kolorezko jokoan, puntuazioa hau da: 50 gehi dado guztien batura.
- Full
Bost dado bi taldetan banatuta: Talde batean zenbaki bereko hiru dado eta beste taldean zenbaki bereko bi. Adibidez: 1, 1, 1, 4, 4. Kolorezko jokoan, puntuazioa hau da: 15 gehi dado guztien batura.
- Kolore bereko Full
Kategoria hau kolorezko jokoan soilik erabiltzen da. Bost dado bi taldetan banatuta: Talde batean zenbaki bereko hiru dado, eta beste taldean, zenbaki bereko bi. Zenbakiek kolore bera izan behar dute. Adibidez: 3, 3, 3, 4, 4. Bi dado kolore berekoak dira bien arteko batura 7 bada: 1 eta 6 beltzak dira, 2 eta 5 gorriak dira, eta 3 eta 4 berdeak. Puntuazioa hau da: 20 gehi dado guztien batura.
- Kolore bereko bi bikote
Kategoria hau kolorezko jokoan soilik erabiltzen da. Bost dado bi taldetan banatuta: Talde batean zenbaki bereko bi dado, eta beste taldean, zenbaki bereko beste bi. Bikoteek kolore bera izan behar dute. Adibidez: 3, 3, 4, 4. Bi dado kolore berekoak dira bien arteko batura 7 bada: 1 eta 6 beltzak dira, 2 eta 5 gorriak dira, eta 3 eta 4 berdeak. Bosgarren dadoak edozein balio izan dezake. Puntuazioa dado guztien batura da.
- Eskailera
Kategoria hau kolorezko jokoan soilik erabiltzen da. "Kolore" bereko bost dado: Bi dado kolore berekoak dira bien arteko batura 7 bada: 1 eta 6 beltzak dira, 2 eta 5 gorriak, eta 3 eta 4 berdeak. Bosgarren dadoak edozein balio izan dezake. Puntuazioa 35 puntu da.
- Eskailera handia
Ondoz ondoko zenbakiak dituzten bost dado. Adibidez: 2, 3, 4, 5, 6. Puntuazioa 40 puntu da.
- Eskailera txikia
Ondoz ondoko zenbakiak dituzten lau dado. Bosgarren dadoak edozein zenbaki izan dezake. Adibidez: 2, 3, 4, 5, 5. Kategoria hau ohiko jokoan soilik erabiltzen da. Puntuazioa 30 puntu da.