Glosarioa

Gogoan izan dadoaren ordena ez dela garrantzitsua.

Glosarioa

3 berdinak

Hiru dadok zenbaki bera dute. Puntuazioa dado guztien batura da. Adibidez: 1, 2, 2, 2, 5.

4 berdinak

Lau dadok zenbaki bera dute. Puntuazioa dado guztien batura da. Adibidez: 2, 5, 5, 5, 5. Kolorezko jokoan, puntuazioa hau da: 25 gehi dado guztien batura.

5 berdinak

Bost dado berdin-berdinak. Adibidez: 3, 3, 3, 3, 3. Kolorezko jokoan, puntuazioa hau da: 50 gehi dado guztien batura.

Full

Bost dado bi taldetan banatuta: Talde batean zenbaki bereko hiru dado eta beste taldean zenbaki bereko bi. Adibidez: 1, 1, 1, 4, 4. Kolorezko jokoan, puntuazioa hau da: 15 gehi dado guztien batura.

Kolore bereko Full

Kategoria hau kolorezko jokoan soilik erabiltzen da. Bost dado bi taldetan banatuta: Talde batean zenbaki bereko hiru dado, eta beste taldean, zenbaki bereko bi. Zenbakiek kolore bera izan behar dute. Adibidez: 3, 3, 3, 4, 4. Bi dado kolore berekoak dira bien arteko batura 7 bada: 1 eta 6 beltzak dira, 2 eta 5 gorriak dira, eta 3 eta 4 berdeak. Puntuazioa hau da: 20 gehi dado guztien batura.

Kolore bereko bi bikote

Kategoria hau kolorezko jokoan soilik erabiltzen da. Bost dado bi taldetan banatuta: Talde batean zenbaki bereko bi dado, eta beste taldean, zenbaki bereko beste bi. Bikoteek kolore bera izan behar dute. Adibidez: 3, 3, 4, 4. Bi dado kolore berekoak dira bien arteko batura 7 bada: 1 eta 6 beltzak dira, 2 eta 5 gorriak dira, eta 3 eta 4 berdeak. Bosgarren dadoak edozein balio izan dezake. Puntuazioa dado guztien batura da.

Eskailera

This category is only used in the Colors game. Five dice that are all the same "color": Two dice are the same color if their numbers total 7: 1 and 6 are black, 2 and 5 are red, and 3 and 4 are green. The score is 35 points.

Eskailera handia

Ondoz ondoko zenbakiak dituzten bost dado. Adibidez: 2, 3, 4, 5, 6. Puntuazioa 40 puntu da.

Eskailera txikia

Ondoz ondoko zenbakiak dituzten lau dado. Bosgarren dadoak edozein zenbaki izan dezake. Adibidez: 2, 3, 4, 5, 5. Kategoria hau ohiko jokoan soilik erabiltzen da. Puntuazioa 30 puntu da.