Iagno-n jokatzea

Jokoaren hasieran, taularen erdiko koadroan lau fitxa agertzen dira. Izkina bakoitzeko fitxek kolore bera dute, 1. irudiaen erakusten den moduan.

Figure 1Hasierako kokapena

Beltzak hasten dira fitxa bat taulan jarriz; fitxa zuriak bi fitxa beltzen artean harrapatzen saiatu behar dira. Fitxa beltz bat taulan jarri eta fitxa horren eta beste fitxa beltz baten artean horizontalki, bertikalki edo diagonalki lerro berean fitxa zuriak daudenean, fitxa zuri horiek irauli eta beltz bihurtzen dira, 2. irudiaen erakusten den moduan.

Figure 2Lehenengo mugimendua

Fitxa bat kolore bereko eta lerro bereko bi fitxen artean harrapatuta dagoenean, jokalariak fitxak bereganatzen ditu aurkariaren koloreko fitxa batekin aurkitzen den arte, 3. irudiaen erakusten den bezala. Jokalariak taulan fitxa bat jartzearen ondorio zuzena diren fitxak soilik beregana ditzake. Behin fitxa bat taulan jarri denean, ezin da ez hortik kendu ez beste nonbait kokatu. Jokalari batek ezin badu mugimendurik egin, bere txanda galtzen du. Bi jokalarietako batek mugimendurik egin ezin dezakeenean amaitzen da jokoa.

Figure 3Zuriak ezin ditu erdiko zutabearen erdian dauden fitxa beltzak harrapatu, fitxa zuriak zutabearen muturrak blokeatzen ari baitira. Beltzen txanda izango balitz, fitxa beltz bat jar lezake zutabearen goialdean baina bi fitxa zurietako lehenengoa soilik irauliko luke.