Sarrera

Sistema-monitorea aplikazioak aukera ematen dizu oinarrizko sistema-informazioa bistaratzeko eta sistema-prozesuak, sistema-prozesuen erabilera eta fitxategi-sistemak monitorizatzeko. Bestalde, zure sistemaren portaera aldatzeko ere erabil dezakezu Sistema-monitorea.

Sistema-monitorearen leihoak lau fitxa ditu:

Sistema

Ordenagailuaren hardwareari eta softwareari buruzko oinarrizko datu batzuk bistaratzen ditu.

Banaketa
  • Banaketaren bertsioa
  • Linux Kernel bertsioa
  • GNOME bertsioa
Hardwarea
  • Instalatutako memoria
  • Prozesadoreak eta abiadurak
Sistema-egoera
  • Uneko diskoko leku erabilgarria
Prozesuak

Prozesu aktiboak eta haien arteko harremanak erakusten ditu. Prozesu indibidualei buruzko xehetasunak ematen ditu, eta aukera ematen dizu prozesu aktiboak kontrolatzeko.

Baliabideak

Unean sistema-baliabide hauek duten erabilera bistaratzen du:

  • PUZ (prozesatzeko unitate zentrala) denbora
  • Memoria eta swap lekua
  • Sare-erabilera
Fitxategi-sistemak

Muntatutako fitxategi-sistema guztiak zerrendatzen ditu, bakoitzari buruzko oinarrizko informazioarekin.