Erabilera

3.1. Egunkari bat ikustea

To view a log, choose File ▸ Open. In the Open Log dialog, select the log that you want to open, then click Open. Use the scrollbars to scroll through the log.

Nahi beste egunkari ireki ditzakezu. Sistemaren egunkarien ikustailea aplikazioak egunkariak banan-banan irekitzen ditu Sistemaren egunkarien ikustailearen leihoan. Irekitako egunkariak aplikazio-leihoaren ezkerraldean zerrendatzen dira. Zerrenda horretan hautatutako egunkaria, aplikazio-leihoaren area nagusian bistaratzen da. Sistemaren egunkarien ikustailean jada irekita dagoen beste egunkari bat bistaratzeko, hauta ezazu egunkari-zerrendan.

Kontuan izan konprimitutako egunkariak ere irekitzen dituela Sistemaren egunkarien ikustaileak.

3.2. Egunkari-lerroak arbelean itsastea

Egunkari-lerro bat edo gehiago arbelean itsasteko, hautatu lerroak area nagusian eta aukeratu Editatu ▸ Kopiatu menu-aukera. Egunkari osoa arbelean itsatsi nahi baduzu, hauta ezazu osoa Editatu ▸ Hautatu denak menu-aukera erabiliz, eta aukeratu Editatu ▸ Kopiatu

3.3. Alboko barra gordetzea

To hide the left sidebar, which contains the log list and calendar, just select the View ▸ Side pane menu option.

3.4. Egunkariak kontrolatzea

Sistemaren egunkarien ikustailea aplikazioa erabil dezakezu egunkariak kontrolatzeko. Lehenespenez, Sistemaren egunkarien ikustailean irekitako egunkari guztien aldaketak kontrolatzen dira. Sistemaren egunkarien ikustailearen bidez kontrolatutako egunkari bati lerro berriak gehitzen zaizkionean, letra lodiarekin agertzen da egunkari horren izena egunkari-zerrendan. Egunkaria momentu horretan area nagusian bistaratuta badago, lerro berriak automatikoki agertzen dira egunkariaren bukaeran, eta, bost segundoren ondoren, egunkariaren izenak itxura normala berreskuratuko du zerrendan.

3.5. Egunkari-informazioa ikustea

Egunkari-informazioa egoera-barran bistaratzen da normalean, hala nola:

  • Egunkariaren lerro-kopurua.
  • Egunkariaren tamaina (bytetan).
  • Egunkaria azken aldiz aldatu zeneko data.

Egoera-barra bistaratu edo gorde egin daiteke Ikusi ▸ Egoera-barra aukeran.

3.6. Egunkari bat ixtea

To close a log, choose File ▸ Close.

3.7. Sistemaren egunkarien ikustailetik irtetea

To exit System Log Viewer, choose File ▸ Quit.