Ezarpenak

Fitxategi-bilaketa aplikazioak gconf gakoak ditu zenbait portaera aldatzeko. Gconf balioak aldatu egin daitezke Konfigurazio-editorea modu hauetan abiarazita:

Aplikazioak menua

Aukeratu Sistema-tresnak ▸ Konfigurazio-editorea.

Komando-lerroa

Exekutatu komando hau: gconf-editor

4.1. Bilaketa bizkorra desaktibatu

Gakoaren izena: /apps/gnome-search-tool/disable_quick_search

Balio lehenetsia: faltsua

Fitxategi-bilaketa aplikazioak fitxategi-izenen bilaketak bizkortu egiten ditu locate komandoa erabiliz. locate komandoak fitxategi-izenak indexatzeko eta bizkor bilatzeko modu segurua ematen du. locate komandoa fitxategi-indize batean oinarritzen denez, Bilaketaren emaitzak zerrenda ez da beti eguneratua egongo.

4.2. Bilaketa bizkorraren bigarren bilaketa desaktibatzea

Gakoaren izena: /apps/gnome-search-tool/disable_quick_search_second_scan

Balio lehenetsia: faltsua

Bilaketa bizkorra osatu ondoren, Fitxategi-bilaketak bilaketa zehatz bat egingo du find komandoa erabiliz. Bigarren bilaketa hori indexatu ez diren fitxategiak aurkitzeko da. Bilaketa-irizpideak betetzen dituzten fitxategiak Bilaketaren emaitzak zerrendari gehitzen zaizkio eta zerrenda eguneratua mantentzen da.

4.3. Bilaketa bizkorretik kanpo dauden bide-izenak

Gakoaren izena: /apps/gnome-search-tool/quick_search_excluded_paths

Balio lehenetsiak: [/mnt/*,/media/*,/dev/*,/tmp/*,/proc/*,/var/*]

Fitxategi-bilaketak ez ditu bilaketa bizkorrak egingo gako horiekin zehaztutako bide-izenetan. Zehaztutako bide-izenetan fitxategi-izenak bilatzeko find komandoa erabiliko da. '*' eta '?' komodinak onartzen dira.

4.4. Bilaketa bizkorraren bigarren bilaketatik kanpo daude bide-izenak

Gakoaren izena: /apps/gnome-search-tool/quick_search_second_scan_excluded_paths

Balio lehenetsiak: [/]

Fitxategi-bilaketak ez du bigarren bilaketa bizkorra egingo gako horiekin zehaztutako bide-izenetan. Zehaztutako bide-izenetan bilaketa bizkorra egin ondoren ez da find komandoa erabiliz bilaketa zehatzagoa egingo. '*' eta '?' komodinak onartzen dira.

4.5. Aukera gehigarriak erakustea

Gakoaren izena: /apps/gnome-search-tool/show_additional_options

Balio lehenetsia: faltsua

Gako horrek zehazten du Hautatu aukera gehiago atala zabalduta dagoen ala ez Fitxategi-bilaketa abiaraztean.