Xakearen arauak

3.1. Xakearen arauak

Xakea taula lauki batean jokatzen da: laukidun zortzi errenkada ditu (1etik 8ra zenbakituak) eta zortzi zutabe (a-tik h-rako letradunak). Hirurogeita lau laukien kolorea zuria eta beltza da, txandaka, eta "lauki zuriak" eta "lauki beltzak" deitzen zaie. Xake-taula kokatzen den moduagatik, jokalari bakoitzak lauki zuri bat du eskuineko eskuaren aldeko izkinan, eta piezak diagraman azaltzen den bezala kokatzen dira, erregina bakoitza bere koloreko laukiaren gainean.

Jokalari bakoitzak hamasei piezarekin hasten du jokoa: erregea, erregina, bi dorre, bi zaldun, bi alfil eta zortzi peoi. Jokalari batek (Zuria deituko diogu) pieza zuriak erabiliko ditu eta beste jokalariak (Beltza) beltzak; Zuria izango da mugitzen lehena. Koloreak lagunarteko adostasunez, zorizko jolas baten bidez edo jokoaren epailearen bitartez, erabaki daitezke. Jokalariak txandakatu egiten dira, aldi bakoitzean batek mugitzen baitu pieza (errokean izan ezik, hemen bi pieza mugitzen dira aldi berean). Piezak okupatu gabeko lauki batera edo aurkariak okupatutako lauki batera mugitzen dira, eta, azkeneko kasu horretan, aurkariaren pieza harrapatu eta jokotik kanporatzen da. Aurkariaren pieza bat harrapatzeko hura dagoen laukira mugitu behar da norberaren pieza, baina bada salbuespen bat (igarotzean harrapatzea).

3.1.1. Erregea

Erregea aurkariaren pieza baten (edo agian biren) erasopean dagoenean, jokalaria xakean dagoela esaten dugu. Xakean dagoenean, erregea erasotik aldentzen duten mugimenduak bakarrik onartzen dira. Jokalariak ezin du erregea xakean utziko duen mugimendurik egin. Jokoaren helburua da aurkariari xake mate egitea; horretarako, aurkaria xakean utzi behar da, eta, gainera, erregea erasotik aldenduko duen mugimendurik ezin egiteko moduan.

Erregea ondoko lauki batera mugitu daiteke, horizontalki, bertikalki edo diagonalki. Behin jokoa hasi denean, errege bakoitzak mugimendu bikoitza egiteko aukera du, errokea egiteko. Errokea: erregea bi lauki mugitzen da dorrerantz, eta erregeak gurutzatu duen laukira mugitzen da dorrea. Errokea egiteko baldintza hauek bete behar dira:

  • Jokalariak lehenago ez mugitu izatea, ez erregea, ez errokea egiteko mugituko duen dorrea.
  • Ezin dira pieza gehiago egon erregearen eta dorrearen artean.
  • Erregeak ezin du xakean egon eta ezin du aurkarien erasopean dauden laukietatik igaro. Beste edozein mugimendu bezala, errokea egitea ilegala da erregea xakean jartzen badu.
  • Erregeak eta dorreak lerro berean egon behar dute (peoi koroatu batekin errokea egitea saihesteko).

3.1.2. Dorrea

Dorrea bertikalki edo horizontalki mugi daiteke, hutsik dauden laukien gainetik (eta erregearekin errokea egin dezake).

3.1.3. Alfila

Alfila diagonalki mugitzen da, hutsik dauden laukien gainetik. Alfilak ez dira inoiz kolore bateko lauki batetik beste koloreko lauki batera pasatzen; hortaz, jokalariek "lauki zuritako" edo "lauki beltzetako" alfilez hitz egiten dute.

3.1.4. Erregina

Erregina diagonalki, horizontalki eta bertikalki mugitzen da, hutsik dauden laukien gainetik.

3.1.5. Zalduna

Zaldunak okupatuta dauden laukien gainetik salto egin dezake, eta mugimendu hau du: bi lauki horizontal eta bat bertikal (edo alderantziz) "L" forma eginez. Taularen erdian dagoen zaldun bat zortzi laukitara mugi daiteke. Zaldunak, mugitzen den bakoitzean, lauki-kolorea aldatzen du.

3.1.6. Peoiak

Peoiek mugimendu-arau konplexuenak dituzte: peoia aurrera mugi daiteke, hurrengo laukira, lauki hori ez badago okupatuta. Oraindik mugitu ez bada, peoiak bi lauki aurrera egiteko aukera du, aurrean dituen bi laukiak ez badaude okupatuta. Peoi batek ezin du atzerantz mugitu. Lehenengo mugimenduan peoiak bi lauki aurrera egiten badu eta aurkariaren peoi baten ondoan gelditzen bada, aurkariaren peoiak peoi hori harrapa dezake aurrerantz lauki bakarra mugitu izan balitz bezala ("igarotzean harrapatzea" ), baina jarraian datorren mugimenduan soilik. Peoiak dira mugitzeko eta aurkaria harrapatzeko mugimendu ezberdinak dituzten bakarrak. Beren aurreko laukiaren albo banatan dituzten laukietako aurkariak harrapa ditzakete (beren aurrean diagonalean dauden bi laukiak), baina ezin dute lauki horietara mugitu hutsik egonez gero. Peoi bat zortzigarren ilararaino aurreratzen bada, kolore bereko erregina, dorre, alfil edo zaldun bihurtuko da (koroatzea). Praktikan, peoia erregina bihurtzen da gehienetan.

3.1.7. Falta diren mugimendu-arauak

Zaldunak izan ezik, beste piezek ezin dute batzuek besteen gainetik salto egin. Norberaren piezak ("pieza lagunak") ezin dira elkarren gainetik pasatu mugimenduaren lerroan baldin badaude, eta pieza lagun batek ezin izango du inoiz beste pieza lagun bat ordezkatu. Aurkariaren piezak ezin dira gainetik pasatu, baina "harrapatu" egin daitezke. Pieza bat harrapatzen denean, erasoa egin duen piezak aurkariaren pieza ordezkatzen du laukian (igarotzean harrapatzea da salbuespen bakarra). Harrapatua izan den pieza jokotik kanpo geratzen da eta litekeena da gainerako joko guztian ez jokatzea. Erregea ezin da harrapatu, xakean jarri soilik egin daiteke. Jokalari batek ezin badu erregea xake-egoeratik atera, xake matea gertatzen da, eta jokoa galtzen du.

Xake-jokoak ez du zertan xake mate egoeran amaitu. Edozein jokalarik amore eman dezake egoera etsigarria baldin bada. Jokoa berdinketan ere buka daiteke. Berdinketa hainbat egoeratan gerta daiteke: berdinketa adostea, erregea itota gelditzea, hiru aldiz egoera bera errepikatzea, berrogeita hamar mugimenduen araua betetzea edo xake matea egiteko aukerarik ez izatea (normalean ez dagoelako xake matea egiteko bezainbeste pieza).

3.2. Denboraz mugatutako jokoak

Jokoa denbora-muga batekin joka daiteke mugimenduari denbora ezarriz joko berria sortzean. Denbora mugatua duen jokoan jokalari bakoitzak denbora kopuru bat du erabilgarri zein mugimendu egin behar duen erabakitzeko, eta jokalari bakoitzari geratzen zaion denbora bere txanda denean soilik gutxiagotzen da.

3.3. Berdinketa

Inork ez duenean irabazten jokoa amaitzen denean. Berdinketan amaitzen diren joko gehienak arau batzuetan oinarrituta daude. Berdinketan amaitu daitekeen joko batek dituen beste moduak hauek dira: itota, errepikamen hirukoitza, berrogeita hamar mugimenduko araua eta nahikoa piezarik ez egotea. Posizio bat berdintuta (edo berdinketa posizioa) dagoela esaten da jokalari bakoitzak, nahiz eta zuzen jokatu, jokoa berdinketa bateko posizioa izatera bultzatzen duenean, berdin izanik beste jokalariak egiten dituen mugimenduak.

3.3.1. Itota

Jokalari batek bere txandan ezin duenean mugimendu legalik egin eta bere erregea ez dagoenean xakean gertatzen dea Itota egoera. Itota egoera gertatzen denean berehalako berdinketa gertatzen da.

3.3.2. Threefold repetition

Taulako egoera hiru aldiz gertatzen denean jokalari berdinak mugitzeko txanda duenean, eta jokalari bakoitzak mugimendu legalen multzo berdina duenean txanda bakoitzean (azkenak igarotzean harrapatzeko eta errokea egiteko eskubidea du), jokoaren berdinketa gertatzen da.

3.3.3. Berrogeita hamar mugimenduen araua

Berrogeita hamar mugimenduen arauak zera dio: jokoan berdinketa gertatzen dela berrogeita hamar mugimendu ondoren ez bada piezarik harrapatu edo ez badapeoirik mugitu.

3.3.4. Ez dago nahikoa pieza

Peoi guztiak harrapatuak izan direnean, eta jokalari batek bere erregea soilik duenean beste jokalariak ere errege bat soilik (edo erregea eta zalduna edo alfila) duenean jokoaren amaiera gertatzen da. Posizioa berdinketan amaitzen da, ezinezkoa baita jokalari menperatzaileak xake-matea egitea. Xake-matea lortzeko posibilitateak errege bakarra duen jokalariak hanka sartzeak datza berrogeita hamar mugimenduko arauan babestuak badaude.