Erabiltzen hastea

2.1. Glade abiaraztea

Aukera hauek dituzu Glade abiarazteko:

Aplikazioak menua

Choose Programming ▸ Glade Interface Designer.

Komando-lerroa

Glade komando-lerrotik abiarazteko, idatzi komando hau, eta sakatu Sartu: glade-3

2.2. Glade abiaraztean

Glade; abiaraztean, leiho hau bistaratzen da.

Figure 1Gladeren eskuliburua

Gladeren leihoan elementu hauek daude:

Menu-barra

Menu-barrako menuek Gladeren fitxategiekin lan egiteko behar dituzun komando guztiak dituzte.

Tresna-barra

Menu-barratik atzi ditzakezun komandoen azpimultzo bat dago tresna-barran.

Diseinu-area

Erabiltzailearen interfazea bisualki edita daiteke diseinu-arean.

Paleta

Erabiltzailearen interfazea eraikitzeko erabil daitezkeen trepetak daude paletan.

Ikuskatzailea

Proiektuko trepetei buruzko informazioa bistaratzen du ikuskatzaileak.

Propietate-editorea

Trepeten propietateak aldatzeko eta iturburu-kodeari konexioak gehitzeko erabiltzen da propietate-editorea.

Egoera-barra

Gladeren uneko jarduerari buruzko informazioa eta menu-elementuei buruzko testuinguru-informazioa bistaratzen ditu egoera-barrak.