Gai berriak sortzea

Atal honek aukera ematen dizu Lauko artzain-jokoan zure gaiak sortzeko. Horretarako, testuak editatzeko oinarrizko softwarea, irudi-softwarea eta komando-lerroa ezagutu behar dituzu.

3.1. Irudiak

Lauko artzain-jokoa aplikazioaren fitxa multzoak tamaina bereko sei fitxa ditu, horizontalki lerrokatuak. Ezkerretik eskuinera:

  1. Lehen jokalariaren puxtarria, jokoaren taulan agertzen den moduan
  2. Bigarren jokalariaren puxtarria, jokoaren taulan agertzen den moduan
  3. Jokoaren taulako atzeko planoa
  4. Goiko errenkadaren atzeko planoa
  5. Lehen jokalariaren puxtarria, goiko errenkadan agertzen den moduan
  6. Bigarren jokalariaren puxtarria, goiko errenkadan agertzen den moduan
Figure 1Fitxa multzoaren adibidea

Hirugarren eta laugarren fitxak errepikatu egingo dira jokoaren taulan eta goiko errenkadan, ez bada gai-fitxategian leiho osoko atzeko planoaren irudia zehazten.

IRADOKIZUNA

Fitxa multzoetan PNG formatua gomendatzen da. Lehen, bigarren, bosgarren eta seigarren fitxek gardentasunen bat izan behar dute atzeko planoa ikusi nahi baduzu. Hirugarren eta laugarren fitxek solidoak izan behar dute, gardentasunik gabeak, nahiz eta leiho osoko atzeko planoaren irudia agertu zure gaiarekin.

IRADOKIZUNA

Fitxak karratuak edo angeluzuzenak eta nahi duzun tamainatakoak izan daitezke. Lauko artzain-jokoa aplikazioaren fitxa multzo gehienek 50 X 50 pixel neurtzen duten fitxa karratuak erabiltzen dituzte.

Leiho osoa hartzen duen atzeko planoaren irudia lortzeko, lan pixka bat gehiago egin behar da. Eman dezagun fitxa bakoitza 50 X 50 pixelekoa dela. Jokoaren pantailak 7 X 7 fitxa ditu, goiko errenkada barne. Beraz, zure fitxa multzoarentzat atzeko planoaren irudirik egokiena 350 X 350 pixelekoa izango da.

IRADOKIZUNA

Lauko artzain-jokoak automatikoki jarriko du eskalan atzeko planoaren irudia, fitxa multzoan sartzen ez bada. Horrek esan nahi du zure gaiaren bertsio "handiak" eta "txikiak" egin ditzakezula, bai atzeko planoaren irudi bera erabiliz, bai fitxa multzoaren bertsio handia eta txikia erabiliz.

Hortaz, orain erabil dezakezun fitxa multzo bat duzu, eta agian atzeko planoaren irudi bat ere bai. Hurrengo pausoa toki egokian jartzea izango da.

3.2. Batera jartzea

Copy your image(s) into the data directory (~/.local/share/gnect).

Lauko artzain-jokoa komando-lerrotik abiarazten baduzu, gai berriarekin dituen arazoei buruzko argibideak emango dizkizu. Arazorik ez badu, beste gai bat aurkituko duzu Hobespenen elkarrizketa-koadroaren zerrendan.

Ondo pasa!