Hamahiru

Rosanna Yuen-ek idatzia

3.77.1. Konfigurazioa

Karta mota Karta sorta estandarra
Sorta Goiko ezkerreko pila. Eskualdi bat banatutakoan hemen kokatzen da karta sortaren gainerako zatia. Kartak banan-banan iraultzen dira hondarrera. Ezin da berriro banatu.
Hondarra Sortatik hartzeko. Goiko karta jokoan erabiltzeko prest dago.
Mahaia Zazpi errenkada osatu behar dira, gainjarriak, kartak behera begira jarriz. Lehenengoan karta bat, bigarrenean bi karta, hirugarrenean hiru, eta, horrela, piramidea osatu arte. Jarri beheko errenkada gora begira.

3.77.2. Xedea

Karta guztiak kentzea.

3.77.3. Arauak

Piramidean bistan dauden karta guztiak erabiltzeko prest daude. Erregeak banaka kendu daitezke. Gainerako kartak hamahiru batzen duten karta-bikoteka kendu behar dira. Batekoak 1 balio du, txankak 11 eta erreginak 12.

Kartak banaka iraul daitezke pilatik hondarrera. Goiko karta jokoan erabiltzeko prest dago, bai bere azpiko kartarekin, bai piramideko karta erabilgarriekin. Ezin da berriz banatu.

3.77.4. Puntuak

Kendutako karta bakoitzeko, puntu bat.

Puntuaziorik altuena: 52

3.77.5. Estrategia

Piramideak oinarri sendoa behar izaten du. Aurrena, mailarik baxueneko kartak kendu, eta saiatu beti ahalik eta karta gehien bistaratzen.