AisleRioten jolastea
Kartak mugitzeko sagua erabiltzea. Egin klik karta batean eta arrastatu norabait. Karta uzteko, askatu saguaren botoia.
Bestela, karta bat mugitzeko, egin klik bakarra karta hartzeko, eta egin klik berriro karta uzteko. Kartak mugitzeko era hori gaitzeko, aukeratu
. Arrastatzea baino bizkorragoa izan daiteke, eta, saguaren botoia sakatua mantendu behar ez denez, eskuarentzat errazagoa da. Dena den, litekeena da ohitzeko denbora behar izatea.Karta bat oinarrira mugi badaiteke, ez dago arrastatu beharrik. Kartaren gainean klik bikoitza egin eta mugitu egingo da. Elkarren segidan dauden kartak oinarrira mugi badaitezke, mugimendu bakarrean mugi daiteke multzo osoa, normalean.
Karta batean klik bikoitza egin eta oinarrira joaten da, ahal bada. Aukera baliagarria da joko-amaieran karta kopuru handia garbitzeko.
Pila bat duten jokoetan berriro bana daiteke karta sorta; horretarako, egin klik sorta zegoen toki hutsean. Kontuan izan hori egiteko aukeren kopurua mugatua dela zenbait jokotan. Begiratu leihoaren behealdeko Birbanaketak mezua.
Jakin beharreko aholku erabilgarria: gora begira dagoen karta baten gainean saguaren eskuineko botoiarekin klik egiten baduzu, hura partzialki tapatzen duen gaineko karta altxa egingo da eta azpian dagoena zein karta den ikusiko duzu.
Jokoa jokatzeko era aldatzeko aukera ematen dute joko batzuek. Adibidez, kartak banaka banatuz edo kartak hirunaka banatuz joka daiteke Klondike-an. Joko horietan beste menu bat dago eta jokoaren izena du. Joko-hasieran soilik alda daitezke joko-arauak; menua ez da aktibo egongo jokoak iraun bitartean.
Joko jakin batean zer moduz moldatu zaren jakiteko estatistikak erabilgarri daude
menuko menu-elementuan. Kartaren bat mugitu izan den jokoak soilik hartzen dira kontuan. Zure gozamenerako dira estatistikak; iruzurrak egiteko hainbat era dago, eta ez da zuhurra konparazioak egitea.