Sortu erreprodukzio-zerrendak abestiak erabilita

Abesti guztiak bistaratu daitezke Abestiak botoia erabilita.

Erreprodukzio-zerrenda berria sortzeko Abestiak bistan zauden bitartean:

  1. Egin klik leihoko goi eskuineko kontrol-botoian.

  2. Hautatu erreprodukzio-zerrendari gehitu nahi dizkiozun abesti guztiak.

  3. Egin klik Gehitu erreprodukzio-zerrendari botoian.

  4. Egin klik Erreprodukzio-zerrenda berria aukeran eta idatzi izen bat zure zerrendarako.

  5. Egin klik Hautatu botoian.

Abesti guztiak hautatzeko, egin klik tresna-barrako Egin klik elementuen gainean hautatzeko ▸ Hautatu dena aukeran, edo sakatu Ctrl+A.

Hautapena garbitzeko, egin klik tresna-barrako Egin klik elementuen gainean hautatzeko ▸ Ez hautatu ezer.