Sortu erreprodukzio-zerrendak artistak erabilita
Artista guztiak eta beren abestiak bistaratu daitezke Artistak botoia erabilita.
Erreprodukzio-zerrenda berria sortzeko Artistak bistan zauden bitartean:
Egin klik leihoko goi eskuineko kontrol-botoian.
Hautatu erreprodukzio-zerrendari gehitu nahi dizkiozun artista guztiak.
Egin klik Gehitu erreprodukzio-zerrendari botoian.
Egin klik Erreprodukzio-zerrenda berria aukeran eta idatzi zure zerrendaren izena.
Egin klik Hautatu aukeran.
Abesti guztiak hautatzeko, egin klik tresna-barrako Egin klik elementuen gainean hautatzeko ▸ Hautatu dena aukeran, edo sakatu Ctrl+A.
Hautapena garbitzeko, egin klik tresna-barrako Egin klik elementuen gainean hautatzeko ▸ Ez hautatu ezer.