Sortu erreprodukzio-zerrenda bat albumak erabilita

Zure albumak ikus ditzakezu Albumak botoian klik eginez.

Abesti guztiak album bati gehitzeko:

  1. Egin klik leihoko goi eskuineko kontrol-botoian.

  2. Hautatu albumak.

  3. Egin klik Gehitu erreprodukzio-zerrendari botoian.

  4. Egin klik Erreprodukzio-zerrenda berria aukeran eta idatzi zure zerrendaren izena.

  5. Egin klik Hautatu botoian.

Abesti jakin batzuetarako erreprodukzio-zerrenda bat ere sortu dezakezu.

Album bateko abesti hautatuak gehitzeko:

  1. Egin klik album batean.

  2. Egin klik kontrol-botoian.

  3. Hautatu abestiak.

  4. Egin klik Gehitu erreprodukzio-zerrendari botoian.

  5. Egin klik Erreprodukzio-zerrenda berria aukeran eta idatzi zure zerrendaren izena.

  6. Egin klik Hautatu botoian.

Abesti guztiak hautatzeko, egin klik tresna-barrako Egin klik elementuen gainean hautatzeko ▸ Hautatu dena aukeran, edo sakatu Ctrl+A.

Hautapena garbitzeko, egin klik tresna-barrako Egin klik elementuen gainean hautatzeko ▸ Ez hautatu ezer.