GNOME Tali-n jolastea

Figure 1GNOME Tali-n jolasten

Jokoa hasitakoan, zure lehen jaurtialdiaren emaitza ikusiko duzu.

  1. Egin klik berriro jaurti nahi duzun dadoan.
  2. Berriro jaurti nahi dituzun dadoak hautatu dituzunean, sakatu Jaurti! botoia.
  3. Gustuko duzun eskualdia lortu duzunean edo dadoa botatzeko aukera gehiagorik ez duzunean, zure ustez puntu-konbinazio onena zein den aukeratu beharko duzu dagokion errenkadan klik eginez. Baliteke punturik ez lortzea, eta, okerreko errenkadan klik eginez gero, puntuazio hori lortuko duzu. (Demagun, esaterako, yahtzee lortu duzula –5 berdin– eta eskailera handiaren errenkadan klik egin duzula. Orduan, zero puntu jasoko dituzu eskailera handiaren errenkadan).

Konbinazio bakoitza behin bakarrik erabil dezakezu, hau da, behin toki batean zerbait sartutakoan, gero ezingo duzu puntuazioa aldatu esku hobea lortu arren.

Arau honek salbuespen bat du: bigarren aldiz jaurti eta yahtzee lortzen baduzu, yahtzee errenkadan jar dezakezu eta beste berrogeita hamar puntu lortu. Berriro yahtzee lortzen duzun aldi guztietan egin dezakezu hori. Jokoaren amaieran jaurtialdi estrak emango zaizkizu gainerako errenkadak betetzeko. Kontuan izan yahtzee errenkadan zero puntu lortuz gero (hau da, errenkada horretan yahtzee ez zen zerbait jarriz gero) ezin izango duzula yahtzee jarri, eta zure puntuazioa zero izango da.

35 puntuko gainordaina ere badago, 63 puntu edo gehiago lortzen badituzu guztira goiko sei errenkadetan.

2.1. Teklatua erabiltzea

Sagua erabili ordez, 1etik 5erako teklek dadoa mugitzen dute haren gainean klik egin izan bazenu bezala. 1 tekla lehenengo dadoari dagokio, eta horrela jarraitzen du. Erabili ohiko kontrolak dadoa jaurtitzeko eta errenkada bat hautatzeko; hau da, erabili tabuladorea jaurtitzeko botoiaren eta puntuazio-eremuaren artean aldatzeko, erabili gezi-teklak errenkadetan gora eta behera ibiltzeko eta erabili zuriune-barra hautatzeko.