Itxura
Animazio-aukera guztiak
menuan daude eta fitxa nabarmenduta dago.- 4.1. Animazioa
- 4.2. Banan-banan irauli
- 4.3. Erakutsi sareta
- 4.4. Erakutsi azken emaitzak
- 4.5. Fitxa-jokoa
4.1. Animazioa
Aukera horrek fitxa bat iraultzen denean agertzen den animazioa kontrolatzen du.
hautatzen baduzu, fitxak bat-batean aldatuko dira kolorez. aukera hautatzen baduzu, animazioak poliki irauliko ditu fitxak. aukera hautatzen baduzu, animazioak poliki eta leunki irauliko ditu fitxak.4.2. Banan-banan irauli
Aukera horrek banaka iraultzen ditu lerro, zutabe edo diagonal berean bereganatutako fitxak, dominoak bezala, eta ez denak batera. Ez du inolako eraginik jolasean baina itxura bikaina du.
4.3. Erakutsi sareta
Aukera honek sareta bistaratuko du joko-taularen gainean. Sareta bistaratzea erabilgarria da jokalariari zehazki erakusten baitio non ari den fitxa bakoitza kokatzen.
Aukera honek gaituta egon beharko luke jokalari hasiberrientzat, jokoa argiago ikusteko.
4.4. Erakutsi azken emaitzak
Aukera honek taularen goialdera mugitzen ditu fitxa beltz guztiak jokoaren amaieran, eta fitxa zuri guztiak, taularen behealdera. Horrek jokoaren emaitzak ikusteko aukera ematen dizu.
Aukera honek ez dio jokoaren emaitzari inola ere eragiten.
4.5. Fitxa-jokoa
Aukera honek bistaratuko diren taula mota eta fitxa motak aukeratzen uzten dizu. Zure fitxa mota sortu nahi baduzu, erabili fitxa klasikoa txantiloi moduan eta aldatu egitura eta koloreak hainbat efektu lortzeko. Iagno-n jolasteko fitxa mota berri bat sortzen duzunean, bidal iezaiozu Ian Peters-i <itp@gnu.org> eta hurrengo banaketarekin batera argitaratuko du.
Antzeko itxura duten hiru fitxa mota daude, baina animazio desberdina dute: -- woodtrim eta classic.