Erabilera
- 3.1. Oinarrizko sistema-informazioa bistaratzeko
- 3.2. Prozesuen zerrenda bistaratzeko
- 3.3. Prozesu-zerrenda ordenatzeko
- 3.4. Prozesu-zerrendako edukia aldatzeko
- 3.5. Prozesu baten memoria-mapak bistaratzeko
- 3.6. Prozesu baten lehentasuna aldatzeko
- 3.7. Prozesu bat amaitzeko
- 3.8. Prozesu bat eteteko
- 3.9. PUZ erabilera monitorizatzeko
- 3.10. Memoria eta swap-erabilera monitorizatzeko
- 3.11. Sare-jarduera monitorizatzeko
- 3.12. Fitxategi-sistemak monitorizatzeko
- 3.13. Baliabideak fitxa pertsonalizatzeko
3.1. Oinarrizko sistema-informazioa bistaratzeko
Oinarrizko sistema-informazioa bistaratzeko, hautatu Sistema fitxa.
Sistema fitxan, informazioa hiru taldetan antolatzen da:
- Sistemaren informazioa
- Hardwarea
- Sistema-egoera
3.2. Prozesuen zerrenda bistaratzeko
Prozesu-zerrenda bistaratzeko, hautatu Prozesuak fitxa.
Prozesuak fitxan, taulan antolatuta azaltzen dira prozesuak. Taula-errenkadek prozesuei buruzko informazioa bistaratzen dute. Zutabeek prozesuei buruzko informazio-eremuak adierazten dituzte: prozesuaren jabearen izena, prozesuak unean erabilitako memoria kopurua... Ezkerretik eskuinera, Prozesuak fitxak ondoko zutabeak erakusten ditu modu lehenetsian:
- Prozesuaren izena
- Egoera
- PUZ %
- Lehentasunaren balioa
- IDa
- Memoria
Prozesu-zerrendako zutabeak nola aldatu jakiteko, ikus 4.1. atala ― Prozesuak.
3.2.1. Prozesu gurasoak eta prozesu umeak
Prozesu gurasoak beste prozesu batzuk abiarazten dituztenak dira. Abiarazitako prozesua jatorrizko prozesu gurasoaren prozesu umea da. Modu lehenetsian, Sistema-monitoreak ez du prozesuen arteko mendekotasunik erakusten. Bistaratze-portaera lehenetsia nola aldatu jakiteko, ikus 3.4.4. atala ― Mendekotasunak erakusteko.
3.2.2. Prozesuaren lehentasuna eta lehentasunaren balioak
Prozesuak lehentasun-ordenan exekutatzen dira: lehentasun handiko prozesuak lehentasun txikikoak baino lehen exekutatzen dira. Prozesu umeek beren prozesu gurasoen lehentasuna heredatzen dute.
Prozesu baten lehentasuna prozesuaren lehentasunaren balioak erabakitzen du:
- Lehentasun-balioa 0 bada, prozesuaren lehentasuna normala da.
- Zenbat eta lehentasun-balio handiagoa izan, orduan eta txikiagoa izango da lehentasuna.
- Zenbat eta lehentasun-balio txikiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da lehentasuna.
Prozesu baten lehentasuna nola aldatu jakiteko, ikus 3.6. atala ― Prozesu baten lehentasuna aldatzeko.
3.3. Prozesu-zerrenda ordenatzeko
Prozesu-zerrenda ordenatzeko, jarraitu urrats hauei:
- Hautatu Prozesuak fitxa prozesu-zerrenda bistaratzeko.
- Modu lehenetsian, izenaren arabera alfabetikoki ordenatuta daude zerrendan. Prozesuak alderantzizko ordena alfabetikoan zerrendatzeko, egin klik Prozesuaren izena zutabe-goiburuan.
- Egin klik edozein zutabe-goiburutan prozesuak zutabe horretako informazioaren arabera ordenatzeko, alfabetikoki nahiz zenbakizko ordenan.
- Egin klik berriro zutabe-goiburuan, datuak alderantzizko ordena alfabetikoan nahiz alderantzizko zenbakizko ordenan ordenatzeko.
3.4. Prozesu-zerrendako edukia aldatzeko
Hainbat eratan alda dezakezu prozesu-zerrendako edukia.
3.4.1. Prozesu guztiak erakusteko
Prozesu-zerrendako prozesu guztiak erakusteko, jarraitu ondoko urratsei:
- Hautatu Prozesuak fitxa prozesu-zerrenda bistaratzeko.
- Aukeratu .
3.4.2. Uneko erabiltzailearen prozesuak bakarrik erakusteko
Uneko erabiltzailearen prozesuak bakarrik erakusteko, jarraitu urrats hauei:
- Hautatu Prozesuak fitxa prozesu-zerrenda bistaratzeko.
- Aukeratu .
3.4.3. Prozesu aktiboak bakarrik erakusteko
Prozesu-zerrendako prozesu aktiboak bakarrik erakusteko, jarraitu ondoko urratsei:
- Hautatu Prozesuak fitxa prozesu-zerrenda bistaratzeko.
- Aukeratu .
3.4.4. Mendekotasunak erakusteko
Prozesu-zerrendako prozesu-mendekotasunak erakusteko, jarraitu ondoko urratsei:
- Hautatu Prozesuak fitxa prozesu-zerrenda bistaratzeko.
- Aukeratu .
menu-elementua hautatuta badago, honela zerrendatuko dira prozesuak:
- Prozesu gurasoek hiruki-ikur bat izango dute prozesu-izenaren ezkerrean. Egin klik hirukiaren ikurrean, asoziatutako prozesu umeak erakusteko nahiz ezkutatzeko.
- Prozesu umeak koska batekin azaltzen dira zerrendan, eta beren prozesu gurasoekin batera.
menu-elementua hautatuta ez badago:
- Prozesu gurasoak eta umeak ez dira desberdinduko.
- Prozesu guztiak alfabetikoki ordenatuta azalduko dira zerrendan.
3.5. Prozesu baten memoria-mapak bistaratzeko
Prozesu baten memoria-mapak bistaratzeko, jarraitu ondoko urratsei:
- Hautatu Prozesuak fitxa prozesu-zerrenda bistaratzeko.
- Hautatu prozesua zerrendan.
- Aukeratu .
Memoria-mapak elkarrizketa-koadroak taula-formatuan bistaratzen du informazioa. Prozesuaren izena memoria-maparen taularen gainean bistaratzen da. Ezkerretik eskuinera, Memoria-mapak fitxak ondoko zutabeak erakusten ditu:
- Fitxategi-izena
-
Unean prozesua erabiltzen ari den liburutegi partekatuaren kokalekua. Eremu hau hutsik balego, errenkada honetako memoria-informazioak memoria-maparen taularen gainean bistaratzen den izeneko prozesuaren memoria deskribatuko du.
- MBaren hasiera
-
Memoria-segmentua hasten den helbidea.
- MBaren amaiera
-
Memoria-segmentua amaitzen den helbidea.
- MBaren tamaina
-
Memoria-segmentuaren tamaina.
- Banderak
-
Ondoko banderek prozesuak izan ditzakeen memoria-segmentuko sarbide motak deskribatzen ditu:
- p
-
Memoria-segmentua pribatua da prozesuarentzat, eta beste prozesurik ezin da bertan sartu.
- r
-
Prozesuak baimena dauka memoria-segmentua irakurtzeko.
- s
-
Memoria-segmentua beste prozesu batzuekin partekatzen da.
- w
-
Prozesuak baimena dauka memoria-segmentuan idazteko.
- x
-
Prozesuak baimena dauka memoria-segmentuko instrukzioak exekutatzeko.
- BMaren desplazamendua
-
Memoria-segmentuaren memoria birtualaren desplazamendua.
- Gailua
-
Partekatutako liburutegiaren fitxategi-izena kokatuta dagoen goragoko eta beheragoko gailu-zenbakiak.
- Inodoa
-
Partekatutako liburutegiaren kokalekua memorian kargatzeko erabiltzen den gailuko inodoa.
Egin klik edozein zutabe-goiburutan datuak zutabe horretako informazioaren arabera ordenatzeko, alfabetikoki nahiz zenbakizko ordenan. Egin klik berriro zutabe-goiburuan, datuak alderantzizko ordena alfabetikoan nahiz alderantzizko zenbakizko ordenan ordenatzeko.
Egin klik Memoria-mapak elkarrizketa-koadroa ixteko.
botoian,3.6. Prozesu baten lehentasuna aldatzeko
Fitxategi baten lehentasuna aldatzeko, jarraitu urrats hauek:
-
Hautatu Prozesuak fitxa prozesu-zerrenda bistaratzeko.
-
Hautatu zein prozesuri aldatu nahi diozun lehentasuna.
-
Aukeratu Aldatu lehentasuna elkarrizketa-koadroa bistaratzen da.
. -
Erabili graduatzailea prozesuaren lehentasun-balioa ezartzeko.
Lehentasun-balioak prozesuaren lehentasuna ezartzen du: zenbat eta lehentasun-balio txikiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da lehentasuna.
Zero baino baxuagoa den lehentasun-balio bat zehazteko, root-a ez diren erabiltzaileek root-aren pasahitza sartu beharko dute.
-
Egin klik tresna-barrako
botoian.
3.7. Prozesu bat amaitzeko
Prozesu bat amaitzeko, jarraitu ondoko urratsak:
-
Hautatu Prozesuak fitxa prozesu-zerrenda bistaratzeko.
-
Hautatu amaitu nahi duzun prozesua.
-
Aukeratu
, edo egin klik botoian.Modu lehenetsian, berresteko alerta bat bistaratuko da. Berresteko alerta nola bistaratu eta ezkutatu jakiteko, ikus 4.1. atala ― Prozesuak.
-
Egin klik Sistema-monitoreak prozesua normal amaitzea behartzen du.
botoian, prozesua amaitu nahi duzula berresteko.
Prozesu bat geldiarazteko modu hobetsia da hau.
3.8. Prozesu bat eteteko
Prozesu bat eteteko, jarraitu ondoko urratsak:
-
Hautatu Prozesuak fitxa prozesu-zerrenda bistaratzeko.
-
Hautatu eten nahi duzun prozesua.
-
Aukeratu
.Modu lehenetsian, berresteko alerta bat bistaratuko da. Berresteko alerta nola bistaratu eta ezkutatu jakiteko, ikus 4.1. atala ― Prozesuak.
-
Egin klik Sistema-monitoreak prozesua berehala amaitzea behartzen du.
botoian, prozesua eten nahi duzula berresteko.
Normalean, prozesuak hiltzen dira ezin direnean modu normalean amaitu, 3.7. atala ― Prozesu bat amaitzeko atalean deskribatutakoaren arabera.
3.9. PUZ erabilera monitorizatzeko
PUZ erabilera monitorizatzeko, hautatu Baliabideak fitxa.
Sistema-monitoreak formatu grafikoan bistaratzen du PUZ erabileraren historia. Grafikoaren azpian, Sistema-monitoreak uneko PUZ erabilera ere bistaratzen du, ehuneko gisa.
3.10. Memoria eta swap-erabilera monitorizatzeko
Memoria eta swap-erabilera monitorizatzeko, hautatu Baliabideak fitxa.
Sistema-monitoreak modu grafikoan bistaratzen ditu memoria-erabileraren historia eta swap-erabileraren historia. Grafikoaren azpian, Sistema-monitoreak ondoko balioak ere bistaratuko ditu:
- Erabilitako memoria guztizko memoriarekiko
- Erabilitako swap-a guztizko swap-arekiko
3.11. Sare-jarduera monitorizatzeko
Sare-jarduera monitorizatzeko, hautatu Baliabideak fitxa.
Sistema-monitoreak formatu grafikoan bistaratzen du sarearen historia. Grafikoaren azpian, Sistema-monitoreak ondoko balioak ere bistaratuko ditu:
- Jasotako datuak segundoko eta guztira
- Bidalitako datuak segundoko eta guztira
3.12. Fitxategi-sistemak monitorizatzeko
Fitxategi-sistemak monitorizatzeko, hautatu Fitxategi-sistemak fitxa.
Sistema-monitoreak taula-formatuan erakusten ditu muntatutako fitxategi-sistemak. Ezkerretik eskuinera, ondoko zutabeak bistaratzen ditu taulak:
- Gailua
-
Blokeo-fitxategiaren kokalekua
- Direktorioa
-
Gailuaren muntatze-puntua (sartu beharreko direktorioa)
- Mota
-
Fitxategi-sistema mota
- Guztira
-
Edukiera osoa
- Libre
-
Erabili gabeko leku kopurua
- Erabilgarri
-
Erabil daitekeen leku kopurua
- Erabilita
-
Erabilita dagoen leku kopurua (eta guztizkoaren ehunekoa)
3.13. Baliabideak fitxa pertsonalizatzeko
Baliabideak fitxa hainbat modutan pertsonaliza dezakezu:
3.13.1. Grafikoen atzeko planoko kolorea aldatzeko
Sistema-monitorearen grafikoen atzeko kolorea aldatzeko, jarraitu ondoko urratsak:
- Aukeratu Hobespenak elkarrizketa-koadroa bistaratzen da. .
- Hautatu Baliabideak fitxa Hobespenak elkarrizketa-koadroan.
- Egin klik Atzeko planoko kolorea botoian. Aukeratu kolorea elkarrizketa-koadroa bistaratzen da.
- Aukeratu kolore bat Paletan, edo erabili kolore-gurpila nahiz biratze-botoiak kolorea pertsonalizatzeko.
- Egin klik Aukeratu kolorea elkarrizketa-koadroa ixteko. botoian,
- Egin klik Hobespenak elkarrizketa-koadroa ixteko. botoian,
3.13.2. Grafikoen saretaren kolorea aldatzeko
Sistema-monitorearen grafikoen saretaren kolorea aldatzeko, jarraitu ondoko urratsak:
- Aukeratu Hobespenak elkarrizketa-koadroa bistaratzen da. .
- Hautatu Baliabideak fitxa Hobespenak elkarrizketa-koadroan.
- Egin klik Saretaren kolorea botoian. Aukeratu kolorea elkarrizketa-koadroa bistaratzen da.
- Aukeratu kolore bat Paletan, edo erabili kolore-gurpila nahiz biratze-botoiak kolorea pertsonalizatzeko.
- Egin klik Aukeratu kolorea elkarrizketa-koadroa ixteko. botoian,
- Egin klik Hobespenak elkarrizketa-koadroa ixteko. botoian,
3.13.3. PUZ grafikoaren marraren kolorea aldatzeko
PUZ historia grafikoan PUZ erabilera adierazten duen marraren kolorea aldatzeko, jarraitu ondoko urratsak:
- Hautatu Sistema-monitorearen leihoko Baliabideak fitxa, sistema-baliabideen erabilerei buruzko informazioa ematen duten grafikoak eta taula bistaratzeko.
- Egin klik Aukeratu kolorea elkarrizketa-koadroa bistaratzen da. kolore-botoian.
- Aukeratu kolore bat Paletan, edo erabili kolore-gurpila nahiz biratze-botoiak kolorea pertsonalizatzeko.
- Egin klik Aukeratu kolorea elkarrizketa-koadroa ixteko. botoian,
3.13.4. Memoriaren eta swap-aren grafikoaren marra-koloreak aldatzeko
Grafikoan memoria- eta swap-erabilera adierazten duten marren kolorea aldatzeko, jarraitu ondoko urratsak:
- Hautatu Sistema-monitorearen leihoko Baliabideak fitxa, sistema-baliabideen erabilerei buruzko informazioa ematen duten grafikoak eta taula bistaratzeko.
- Egin klik Aukeratu kolorea elkarrizketa-koadroa bistaratzen da. edo botoietan.
- Aukeratu kolore bat Paletan, edo erabili kolore-gurpila nahiz biratze-botoiak kolorea pertsonalizatzeko.
- Egin klik Aukeratu kolorea elkarrizketa-koadroa ixteko. botoian,