Ezagutzen diren programa-erroreak eta mugak

7.1. Zenbaki-sareen estatistika mugatuak

Azkar bete daitekeen lauki kopuruaren arabera sailkatzen ditu GNOME Sudoku-k zenbaki-sareak. Zenbaki-sareen estatistika-koadroak balorazioa erakusten du eta hiru informazio atal:

  • Eliminazioz bete daitezkeen laukien kopurua, hutsik dagoen saretatik hasiz (adibidez, koadro batean 2a soilik joan badaiteke, 2a izango da).
  • Osatuz bete daitezkeen laukien kopurua, hutsik dagoen saretatik hasiz (adibidez, lerro honetako lauki bakarrean joan daiteke 2a, beraz 2a da).
  • The number of times in solving the puzzle that the computer had to use trial-and-error, or “guessing”, to solve the puzzle.

Erabiltzaile asko atsekabetu egiten dira jakitean ordenagailuak probak eta akatsak erabiltzen dituela zenbaki-sareak ebazteko, batez ere Sudokuaren zenbait maisuk esan zutenetik ez dela probarik egin behar zenbaki-sare bat ebazteko. Badira beste algoritmo asko ordenagailuari sudokuak ebazten laguntzeko; esaterako, swordfish eta X-wings ereduak.

Gaur egun, Sudoku aplikazioak hor goian aipatutako bi algoritmoak soilik erabiltzen ditu, proba eta akatsez gain. Estatistika-koadroak esaten duenean Sudoku aplikazioak probak eta akatsak X aldiz erabili behar izan dituela, ez du esan nahi pertsona batek probak eta akatsak erabili beharko lituzkeenik zenbaki-sarea ebazteko.