Erabilera
3.1. Oinarrizko bilaketa bat egitea
Oinarrizko bilaketa eginez fitxategi bat sisteman bilatzeko, jarraitu urrats hauei:
-
Sartu bilaketa-testua Izenak hau dauka eremuan. Fitxategi-izena edo fitxategi-izenaren zati bat izan daiteke bilaketa-testua , komodinekin edo gabe, taula honetan erakusten den bezala:
Izenak testu hau dauka Adibidea Emaitza Fitxategi-izena edo izenaren zati bat nirefitxategia.txt Fitxategi-izenean nirefitxategia.txttestua duten fitxategi guztiak bilatzen ditu Fitxategi-bilaketak. Fitxategi-izenaren zati bat (*, [, ]) komodinekin konbinatuta *.[ch] Fitxategi-bilaketa aplikazioak .c edo .h luzapena duten fitxategi guztiak bilatzen ditu. Begiratu karpetan eremuan, hautatu zein karpeta edo gailutatik nahi duzun Fitxategi-bilaketa aplikazioak bilaketa hastea.
-
Egin klik
botoian bilaketa hasteko.
Zehaztutako direktorioan eta direktorio horren azpidirektorioetan bilatzen du Fitxategi-bilaketak. Fitxategi-bilaketak bilaketaren emaitzak Bilaketaren emaitza zerrenda-koadroan bistaratzen ditu. Fitxategi-bilaketak ez badu bilaketa-irizpideekin bat datorren fitxategirik aurkitzen, aplikazioak mezu hau bistaratzen du Bilaketaren emaitza zerrenda-koadroan: "Ez da fitxategirik aurkitu".
Lehenespenez, Fitxategi-bilaketa aplikazioak bilaketa bizkor bat egiten du locate komandoa erabiliz, eta ondoren bilaketa zehatzagoa egiten du find komandoa erabiliz. locate komandoa bizkorragoa da, fitxategiei buruzko informazioa duen datu-base bat erabiltzen duelako. Datu-base horrek aste bete baino gehiago badu, bilaketaren emaitzak zaharkituak egon daitezkeela jakinaraziko dizu Fitxategi-bilaketak, eta bilaketa bizkorra desgaitzeko aukera emango dizu. Datu-basea eguneratzeko, exekutatu updatedb komandoa root erabiltzaile moduan.
3.2. Bilaketa-aukerak gehitzea
Beste aukera batzuk gehi ditzakezu sisteman fitxategiak bilatzeko. Bilaketa-aukerak gehitzeko, egin urrats hauek:
- Egin klik Hautatu aukera gehiago testuan.
- Egin klik Aukerak goitibeherako zerrendan.
- Hautatu aplikatu nahi duzun bilaketa-aukera.
- Sakatu .
- Zehaztu bilaketa-aukeran eskatzen den informazioa, 1. taula-n azaltzen den moduan.
- Errepikatu goiko urratsak aplikatu nahi duzun bilaketa-aukera bakoitzean.
Bilaketa-aukera bat uneko bilaketatik kentzeko, egin klik
botoian.Uneko bilaketan bilaketa-aukera bat desaktibatzeko, egin klik Hautatu aukera gehiago testuan.
Aukeraren izena | Azalpena |
---|---|
Testu hau du | Zehaztutako testua daukaten testu arrunteko fitxategiak bilatzen ditu. |
Aldaketa-data hau baino zaharragoa da: | Adierazitako egunak baino lehenago aldatutako fitxategiak bilatzen ditu. |
Aldaketa-data hau baino berriagoa da: | Adierazitako egunak baino geroago aldatutako fitxategiak bilatzen ditu. |
Gutxieneko tamaina | Adierazitako tamainakoak edo handiagoak diren fitxategiak bilatzen ditu. |
Gehienezko tamaina | Adierazitako tamainakoak edo txikiagoak diren fitxategiak bilatzen ditu. |
Fitxategia hutsik dago | Fitxategi hutsak bilatzen ditu. |
Erabiltzaile honena | Zehaztutako erabiltzailearen fitxategiak bilatzen ditu. Idatzi erabiltzailearen izena testu-koadroan. |
Talde honena | Zehaztutako taldearen fitxategiak bilatzen ditu. Idatzi taldearen izena testu-koadroan. |
Jabea ezezaguna da | Sistemak ezagutzen ez dituen erabiltzaileen edo taldeen fitxategiak bilatzen ditu. |
Izenak ez dauka hau | Sartu duzun katea ez duten fitxategi-izenak bilatzen ditu. Sartu fitxategi-izen osoa edo fitxategi-izenaren zati bat, komodinekin, emandako eremuan. Erabili *, karaktere-sekuentzia bat adierazteko. Erabili ?, karaktere bat adierazteko. Bilaketa egitean maiuskulak eta minuskulak bereizten dira. |
Izena bat dator adierazpen erregular honekin | Zehaztutako adierazpen erregularra direktorioaren bide-izenean edo fitxategi-izenean duten fitxategiak bilatzen ditu. Idatzi adierazpen erregularra emandako testu-koadroan. |
Erakutsi ezkutuko fitxategiak eta babeskopia-fitxategiak | Fitxategiak bilatzean ezkutuko fitxategiak eta babeskopia-fitxategiak kontuan hartzen ditu. |
Jarraitu esteka sinbolikoei | Fitxategiak bilatzean esteka sinbolikoei jarraitzen die. |
Exclude other filesystems | Search in directories that are in the same filesystem as the start directory. |
3.3. Bilaketa bat gelditzeko
Egin klik Fitxategi-bilaketak bilaketa amaitu baino lehenago bilaketa gelditzeko.
botoian,3.4. Bistaratutako fitxategi bat irekitzea
Bilaketaren emaitzak zerrenda-koadroan bistaratutako fitxategi bat irekitzeko, aukera hauek dituzu:
- Egin klik eskuineko botoiaz fitxategian, eta aukeratu .
- Egin klik bikoitza fitxategian.
Bilaketaren emaitzak zerrenda-koadroan bistaratutako fitxategi bat duen karpeta irekitzeko, egin klik eskuineko botoiaz fitxategian eta aukeratu .