GNOME Robots-en xedea
GNOME Robots-en helburua nahiko xinplea da. Robotez edo bestelako aurkari kaltegarriez inguratuta zaude. Mugitzen zaren heinean, etsaiak zuregana mugituko dira egiten duzun mugimendu bakoitzeko. Beren helburua zu hiltzea da. Zure helburua da joko-taulan ageri diren robot guztiak hiltzea haien ahultasunaz baliatuz.
Robotak suntsitu egiten dira elkarren artean talka egitean, edo beste talka batzuetako hondakinekin topo egitean. Robot bat zure ondoan kokatzen bada, hil egingo zara.
Jokoaren zenbait konfiguraziotan (bost arau multzoren artean aukeratu dezakezu), hondakin pilak mugi ditzakezu eta, hala, zeure burua babestuko duten barrikadak egin. Ausarta baldin bazara, robotei ‘plast!’ egin diezaiekezu; horretarako, bota hondakin pilak haien gainera eta gainordaina lortuko duzu.
Zeure burua salbatzeko, aldendu zaitez ausazko lekuren batera. Zoritxarrez, ausazko tokiren batera aldentzean, baliteke robot baten ondora joatea; eta beraz, beren mugimendua egiten dutenean hil egin zaitzakete. Zorionez, aldentze seguruak ere badira, eta, horien bidez, berehala aldenduko zara arriskutik. Aldentze seguruen kopurua, ordea, mugatua da. Aurrera zoazen heinean aldentze seguru gehiago irabaz ditzakezu (nola irabazi aukeratutako jokoaren araberakoa da). Gehienetan, ‘itxaroten’ ari zaren bitartean suntsitzen den robot bakoitzeko lortzen duzu aldentze seguru bat, eta gehienez ere 10 lor daitezke. Irabazitako aldentze seguru horiek erabili nahi ez badituzu, ausaz aldendu zaitezke nahikoa segurua dela iruditzen bazaizu..
botoia sakatzen baduzu (ikus behean), ezingo zara mugitu robot guztiak (oraindik ere zure inguruan mugitzen ari dira) alde egiten duten arte edo hiltzen zaituzten arte. Hori egitea arriskutsua da, baina aldentze seguru gehiago lor ditzakezu.
Pantailaren erdia baino gehiago robotez beteta dagoen puntura iristea lortzen baduzu, robot kopurua hasierako kopurura itzuliko da, eta jokoan jarraitu ahal izango duzu.