Hobespenak

Hobespenen leihoarekin ondokoak kontrolatuko dituzu:

  • LCD pantailaren distira, bateriarekin nahiz korronte alternoarekin lan egitean
  • Pantaila itzaltzeko eta esekitzeko behar den inaktibotasun-denbora
  • Ordenagailu eramangarriaren estalkia ixtean egin beharreko ekintzak
  • Jakinarazpen-areako ikonoaren gidalerroa

Baliteke graduatzaile edo kontrol-lauki batzuk desgaitzea, GConf gidalerro-gakoetan ezin bada idatzi. Horrek aukera ematen die administratzaileei erabiltzaileak aukera ditzakeen ekintzak blokeatzeko.

5.1. Korronte alternoaren hobespenak

Figure 7GNOME Energia-kudeatzailearen korronte alternoaren fitxa

5.2. Bateriaren hobespenak

Figure 8GNOME Energia-kudeatzailearen bateriaren fitxa

This allows a powerful computer to reduce the power usage when idle, or when the full capabilities are not required.

5.3. Hobespen orokorrak

Figure 9GNOME Energia-kudeatzailearen Orokorra fitxa

5.4. Saioaren eta sistemaren inaktibotasun-denborak

gnome-screensaver saioen daemon-ak erabiltzailearen sarrera monitorizatzen du, eta, sagua mugitu ez bada edo teklarik sakatu ez bada, denbora-muga bat abiarazten du. Denbora-muga horren balioa gnome-screensaver-preferences komandoan ezarritako baliora iristean, saio-hasiera hori 'saio inaktibo' gisa markatzen da. Orduan, GNOME Energia-kudeatzaileak abian jartzen ditu saio inaktiboko ekintza guztiak: energia baxuko modua gaitzea, eta eramangarriaren panelaren distira jaistea, esate baterako.

Figure 10Saio inaktiboaren denbora-muga aldatzeko: gnome-screensaver-preferences

Saioa inaktibotzat markatu bezain laster, GNOME Energia-kudeatzaileak bere 'sistema' propioaren kronometroa abiaraziko du. Behin gnome-power-preferences komandoan ezarritak denbora-mugara iritsita, eta PUZ karga inaktibo dagoela, inaktibotasun-ekintza egingo da (pantaila itzali, eseki edo hibernatu, normalean).

Argiago uzteko: gnome-power-preferences komandoko graduatzaileak saioaren denbora muga + minutu 1eko balioan abiarazteko ezarrita daude, ezin baikara hasi saioa inaktibotzat markatu arte. Saio inaktiboaren denbora-muga gnome-screensaver-preferences komandoan doituz gero, gnome-power-preferenceseko graduatzaileen hasiera horren arabera aldatuko da.