Sarrera

Klotski aplikazioa Klotski jokoaren klona da. Helburua eredu-blokea berdez markatuta dagoen eremura eramatea da.

Klotski Lars Rydlinge-k () idatzi zuen.

Klotski gnome-games paketearen barruan sartzen da, eta hori GNOMEren mahaigaineko ingurunearen parte da. Dokumentu honek Klotskiren 2.12 bertsioa deskribatzen du.

Programa hau Free Software Foundation-ek argitaratutako GNU Lizentzia Publiko Orokorraren 2. bertsioan edo (nahiago baduzu) bertsio berriago batean jasotako baldintzen arabera banatzen da. Lizentzia horren kopia estekahonetan edo programa honen iturburu-kodean sartutako COPYING fitxategian aurkituko duzu.

Aplikazio honi buruzko akatsen berri emateko edo oharrak bidaltzeko, dokumentuan aurkituko dituzu argibideak.