Hobespenak

Hiztegia aplikazioaren hobespenak aldatzeko, aukeratu Editatu ▸ Hobespenak.

4.1. Hiztegiaren iturburuak

Figure 4Hiztegiaren leihoa

Hitzak bilatzeko erabilitako hiztegiaren iturburua aldatzeko, zerrendan aukeratu nahi duzun iturria.

4.2. Iturburu berri bat gehitzea

Figure 5Hiztegiaren leihoa

Hiztegi-iturburu bat gehitzeko, jarraitu urrats hauei:

  1. Egin klik Gehitu botoian.
  2. Editatu iturburu berriaren izena Azalpena sarreran.
  3. Aldatu iturburu berriaren garraio mota, Garraioa konbinazio-koadroa erabiliz.
  4. Editatu iturburu berriaren atributuak
  5. Sakatu Gehitu

Iturburuen garraio mota desberdinek, atributu desberdinak erabiltzen dituzte. Hau da garraio mota bakoitzean erabilgarri dauden atributuen zerrenda:

Garraioa Atributuak
Hiztegi-zerbitzaria

Ostalari-izena: hiztegi-zerbitzariaren ostalari-izena

Ataka: hiztegi-zerbitzariaren ataka

4.3. Iturburu bat kentzea

Hiztegi-iturburu bat kentzeko, jarraitu urrats hauei:

  1. Hautatu kendu nahi duzun iturburua:
  2. Egin klik Kendu botoian.

Hiztegi-iturburu bat kentzen baduzu, betiko ezabatzen da iturburu erabilgarrien zerrendatik. Litekeena da zenbait iturburu sistema osorako finkatuta egotea; beraz,, ezingo dituzu kendu jabetza-pribilegio egokiak izan ezean.

4.4. Inprimatzeko aukerak

Figure 6Hiztegiaren leihoa

Inprimatzean erabiltzen diren letra-tipoa eta letra-tamaina aldatu nahi badituzu, jarraitu urrats hauei:

  1. Egin klik Inprimatzeko letra-tipoa botoian
  2. Aukeratu erabili nahi dituzun letra-tipoa eta letra-tamaina
  3. Egin klik Ados botoian.