Fitxategi-kudeatzailea erabiltzea artxibo batekin lan egiteko
Fitxategi-kudeatzailea artxibo bati fitxategiak gehitzeko edo artxibo batetik fitxategiak erauzteko erabil dezakezu.
8.1. Fitxategi-kudeatzailea erabiliz artxibo bati fitxategiak gehitzeko
Era hauetan erabil dezakezu fitxategi-kudeatzailea artxibo bati fitxategiak gehitzeko:
- Arrastatu fitxategiak fitxategi-kudeatzailearen leiho batetik artxibo-kudeatzailearen leiho batera.
- Erabili fitxategi-kudeatzailearen laster-menua artxiboari fitxategiak gehitzeko.
Fitxategi-kudeatzailearen laster-menua artxibo bati fitxategiak gehitzeko erabiltzeko, eman ondorengo urratsak:
-
Egin klik eskuineko botoiaz fitxategi edo karpetetan, fitxategi-kudeatzailearen leiho baten barruan.
-
Aukeratu Artxibo-kudeatzailearenSortu artxiboa elkarrizketa-koadroa bistaratzeko.
fitxategi-kudeatzailearen laster-menuan, -
Sartu artxiboaren izena, fitxategiaren luzapena gabe, Artxiboa testu-koadroan.
-
Aukeratu artxibo mota, goitibeherako zerrendan.
-
Aukeratu Kokalekua goitibeherako zerrendatik zein kokalekutan gorde nahi duzun artxiboko fitxategia. Kokalekua ez bada zerrendan agertzen, aukeratu Beste bat..., Kokalekua elkarrizketa-koadroarekin hautatzeko.
-
Hautatu behar diren sortzeko aukerak, Beste aukera batzuk hautatuz. Sortzeko aukerei buruzko informazio gehiago izateko, ikus 9. atala ― Sortzeko aukerak.
-
HautatuSortu hautatutako fitxategiak zehaztutako artxiboko erro-karpetari gehitzeko.
Gehitzeko aukera aurreratuetako edozein hautatzeko, artxibo-kudeatzailera jo behar duzu, hemen azaltzen den bezala: 2.1. atala ― Artxibo-kudeatzailea abiaraztea.
8.2. Fitxategi-kudeatzailea erabiliz artxibo batetik fitxategiak erauzteko
Era hauetan erabil dezakezu fitxategi-kudeatzailea artxibo batetik fitxategiak erauzteko:
- Arrastatu fitxategiak artxibo-kudeatzailearen leiho batetik fitxategi-kudeatzailearen leiho batera.
- Erabili fitxategi-kudeatzailearen laster-menua artxibotik fitxategiak erauzteko.
Fitxategi-kudeatzailearen laster-menua artxibo batetik fitxategiak erauzteko erabiltzeko, eman ondorengo urratsak:
- Egin klik eskuineko botoiaz artxiboan, fitxategi-kudeatzailearen leiho baten barruan.
- Aukeratu artxiboko eduki guztiak artxiboa kokatuta dagoen direktoriora erauzteko.
Artxiboa enkriptatuta badago, artxibo-kudeatzaileak pasahitza idazteko eskatuko dizu, fitxategiak erauzi aurretik.