Gay Gordons

Rosanna Yuen-ek idatzia

3.35.1. Konfigurazioa

Karta mota Karta sorta estandarra
Biltegia Goiko ezkerreko pila. Hemen bi karta banatzen dira gora begira. Goiko karta dago jokoan. Ezin da berriz bete edo osatu.
Mahaia Hamar pila. Jarri bost karta pila bakoitzean, gora begira. Pila bakoitzeko goiko karta jokoan dago. Pila hutsak ezin dira bete.

3.35.2. Xedea

Karta guztiak kentzea.

3.35.3. Arauak

Hamaika batzen duten bi karta-bikoteak kendu behar dira. Erregeek erreginekin egiten dute bikote. Txankek txankekin egiten dute bikote.

3.35.4. Puntuak

Kendutako karta-bikote bakoitzeko, bi puntu.

Puntuaziorik altuena: 52

3.35.5. Estrategia

Gainean bikote-kidea duten kartak bistaratzen saiatu.