Golfa

Rosanna Yuen-ek idatzia

3.39.1. Konfigurazioa

Karta mota Karta sorta estandarra
Sorta Jarri hemen gainerako karta guztiak. Kartak banan-banan iraultzen dira hondarrera. Ezin da berriro banatu.
Hondarra Sortatik hartzeko. Jokoan erabiltzeko prest dago goiko karta.
Mahaia Zazpi pila. Jarri bost karta pila bakoitzean, gora begira.

3.39.2. Xedea

Karta guztiak hondarrera eramatea.

3.39.3. Arauak

Hondarra gorantz nahiz beherantz osa daiteke mahaian erabilgarri dauden kartak erabiliz. Batekoen gainean bikoak bakarrik jar daitezke, eta erregeen gainean, ezer ez.

Kartak banaka iraultzen dira pilatik hondarrera. Ezin da berriro banatu.

3.39.4. Puntuak

Mahaitik hondarrera mugitutako karta bakoitzeko, puntu bat.

Puntuaziorik altuena: 35

3.39.5. Estrategia

Gogoan izan erregearen gainean ezin dela kartarik jarri. Saiatu ahalik eta karta gehien kentzeko moduko segidak sortzen, sortatik karta berririk atera beharrik gabe.