Yield
Rosanna Yuen-ek idatzia
- 3.84.1. Konfigurazioa
- 3.84.2. Xedea
- 3.84.3. Arauak
- 3.84.4. Puntuak
- 3.84.5. Estrategia
3.84.1. Konfigurazioa
Karta mota | Karta sorta estandarra |
Sorta | Goiko ezkerreko pila. Eskualdi bat banatutakoan hemen kokatzen da karta sortaren gainerako zatia. Kartak banan-banan iraultzen dira hondarrera. Ezin da berriro banatu. |
Hondarra | Sortatik hartzeko. Goiko eta beheko kartak jokoan erabiltzeko prest daude. |
Mahaia | Zazpi errenkada osatu behar dira, gainjarriak, kartak gora begira jarriz: lehenengoan zazpi karta, bigarrenean sei, hirugarrenean bost, eta, horrela, piramide alderantzikatua osatu arte. |
3.84.2. Xedea
Karta guztiak kentzea.
3.84.3. Arauak
Piramidean agerian dauden karta guztiak erabiltzeko prest daude. Erregeak banaka kendu daitezke. Gainerako kartak hamahiru batzen duten karta-bikoteka kendu behar dira. Batekoak 1 balio du, txankak 11 eta erreginak 12.
Kartak banan-banan iraul daitezke sortatik hondarrera. Goiko eta beheko kartak jokoan erabiltzeko prest daude, bai beraien artean, bai piramidean erabilgarri dauden kartekin. Hondarreko goiko karta bere atzeko kartarekin elkar daiteke. Ezin da berriro banatu.
3.84.4. Puntuak
Kendutako karta bakoitzeko, puntu bat.
Puntuaziorik altuena: 52
3.84.5. Estrategia
Piramide alderantzikatuaren azpiko aldea kentzea da lanik zailena. Hori lortutakoan, batzuetan hobe izaten da hondarreko kartak kentzea piramide alderantzikatukoak kentzea baino, horrela karta gehiago jartzen baitira jokoan.