Hamalau
Rosanna Yuen-ek idatzia
- 3.30.1. Konfigurazioa
- 3.30.2. Xedea
- 3.30.3. Arauak
- 3.30.4. Puntuak
- 3.30.5. Estrategia
3.30.1. Konfigurazioa
Karta mota | Karta sorta estandarra |
Mahaia | Banatu karta guztiak uniformeki hamabi pilatan, gora begira. Lehenengo lau pilek bosna karta izango dituzte, eta besteek launa. Piletan agerian dauden kartak jokorako prest daude. Pila hutsak ezin dira bete. |
3.30.2. Xedea
Karta guztiak kentzea.
3.30.3. Arauak
Hamalau batzen duten karta pareak ken daitezke. Batekoek bat balio dute eta txankek, erreginek eta erregeek 11, 12 eta 13, hurrenez hurren.
3.30.4. Puntuak
Kendutako karta bakoitzeko, puntu bat.
Puntuaziorik altuena: 52
3.30.5. Estrategia
Kontuz ibili! Karta baten azpian karta horren bikotea badago, saiatu gainekoa kentzen, bestela ez atzera ez aurrera gera zaitezke eta.